Zikloak - Moda eta Diseinua
Inskripzioa: 80€
Kuotak: Patroigintza eta Moda 90€ | Jantzigintza eta Moda 70€
Patroigintza eta Moda | Jantzigintza eta Moda
Patroigintza eta Moda
Goi Maila. 2.000 ordu.
Zer ikasiko duzu?
- Modaren historia eta joerak ezagutzetik abiatuta, diseinuak aztertu eta egiteko gaitasuna lortuko duzu.
- Patroigintzan eta jantzigintzan prestakuntza praktikoa behin eginda, moda-bilduma antolatu eta garatu ahal izango duzu.
- Laborategiko praktiketan materialen ezaugarrien azterketa behin eginda, erraza izango da diseinuetan ezarri beharreko materiala egokia den ala ez erabakitzea.
- Jantzigintzako industrietan erabiltzen diren kalitate-sistemak aztertzen ikasiko duzu, ekoizpena kudeatzeko kontrol teknikak eta kalitatearen azterketa aplikatuz.
Zein irtenbide dituzu?
- Jantzigintza-industrietan, enpresa txikia, ertaina nahiz handia izan, besteren konturako langile zein norberaren kontura, produkzioaren eta patroien elaborazioaren kudeatzaile lana eginez.
- Diseinatzaile teknikaria CAD/CAMekin egindako patroigintzan.
- Jantzigintzako produktuen garapen Teknikaria (I+D+I).
- Produktuaren garapen Teknikaria.
- Jantzigintza industrialeko Teknikaria.
- Jantzigintzako kalitate-kontroleko Teknikaria.
- Antolamendu Teknikaria.
- Bulego teknikoko Arduraduna.
- Janzkien Modelogile-patroigile-eskalatzailea.
- Janzkien Patroigile-eskalatzailea.
- Fabrikazio, Kalitate, Sail edo Taldeko Zuzendari.
Jantzigintza eta Moda
Maila Ertaina. 2.000 ordu.
Zer ikasiko duzu?
- Modaren historia abiapuntu hartuta, ehungintzako makineriaren garapena aztertuko duzu, eta gaurko industrian izan duen eragina.
- Industria mailan eta neurrira egindako teknikak erabiliko dituzu jantzi eta artikuluak egiteko, ehungintzan eta larrukietan.
- Ehungintza tailerreko makineria espezifikoa ezagutuko duzu, eta berau mantentzeko oinarrizko ezagutza lortuko.
Zein irtenbide dituzu?
- Jantzigintza eta modako enpresetan, materialak prestatu eta ebaki egiten dituztenetan, bai eta jantziak eta osagaiak ekoitzi eta haiei akabera industriala eman. Era berean, neurrira egindako jantzigintzako dendetan.
- Jantzi-egilea.
- Jostundegiko Laguntzailea.
- Jantzigintzan Espezialista.
- Jantzigintzako Ofiziala.
- Jantzien Ebakitzailea.
- Josteko eta bordatzeko makinen Operadorea.
- Lisatzailea edo Lisatzaile-akabatzailea.
- Makina industrialaren Operadorea.
- Jantzien eta artikuluen Markatzaile-akabatzailea.
- Neurrira egindako jantzigintza.